XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sexu bataren eta bestearen ikuspuntutik, brallakiak (giza espermak) uteroan odol gorri edo beroa gatzatu egiten du, eta era berean gatzagiak ardi-esnea gatzatzen du berotzen denean.

Odol hitzerako Lhandek (1926: 785) ondoko ordainak dakartza: odola, bizia, arraza, senidetasuna, umorea, izaera, tenperamentua.

Santa-Grazin hitza berezko esanahi bakarrean erabiltzen da: odola da eta irudi bidez odolkidetasuna, odolezko senidetasuna.

Uteroko odola, hilekoaren odola eta zainetan (zain hitza bena arteria eta nerbioak adierazteko hitz generikoa da) dabilen odola hiru odol-mota dira.

Fisiologia tradizionaleko nozioei jarraituz, odol emankor bi daude: uteroko odol gorria (emakumeak egiten duen ekarpena) eta odol xuria (gizonak ezartzen duen esperma).

Esperma zurixka eta likatsua da, odol zuria duelako, diotenez.

Santa-Grazin behintzat, odol gorria kontzeptualki hilekoaren odola ez da eta fisikoki odol gorritik uteroan bereizi egiten da.

Pertsona sexualki heldu arte, odola berotu egiten da eta berotasun horrek eragiten du gizonengan odol zuria eta emakumeengan odol gorria jariatzea, biak ere ernaltzeko beharrezkoak direlarik.